BERDINTASUN_PLANA_2024
01 NEURRI OROKORRAK HELBURU ESPEZIFIKOA 2 Ekintzak: II. Berdintasun Plana barnetik eta kanpotik zabaltzea eta aurreikusitako ekintzak abian jartzea. 2.1. II. Berdintasun Planaren helburuak, neurriak eta garapena barnetik ezagutarazteko behar diren dokumentuak eta euskarriak sortzea, langile guztiek plan horren berri eta eskura izango dutela bermatuz. 2.2. II. Berdintasun Plana agente eta interes-talde guztiei (erakunde hornitzaileak, bezeroak, erakunde publikoak...) zabaltzeko eta ezagutzeko euskarri eta mekanismo egokiak sortzea. 2.3. II. Berdintasun Planaren ildo orokorrak sartzea harrerarako erabilitako dokumentazioan edo euskarrian , eta, halakorik sortu ez bada, II. Berdintasun Planaren ildo orokorrak jasotzen dituen dokumentu edo euskarri bat sortzea, erakundeak emakumeen eta gizonen tratu- eta aukera-berdintasunaren inguruan duen konpromisoa ezagutaraziz. • II. Berdintasun Plana LORTEK S.COOP. enpresako langile guztiei ezagutarazteko eta zabaltzeko sortutako dokumentua eta erabilitako kanalak. • LORTEK S. COOP.-ek berdintasunarekiko konpromisoa adierazten duen eragileentzako eta interes-taldeentzako dokumentuen kopurua. • LORTEK S. COOP.-en Harrera Eskuliburuan II. Berdintasun Plana sartzea. Adierazleak: II. BERDINTASUN PLANA Gauzatze-data: Arduraduna(k): Zuzendaritza - Berdintasun Batzordea Baliabideak: Lanorduak Aurreikusitako datak: 2.1.-2024 2.2.-2024 2.3.-2024
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5