Euskaraldia, Hitzez ekiteko garaia

img

Aurtengoan ere Lortekek Euskaraldian parte hartuko du entitate gisa. 12 arigune identifikatu ditu eta 48 pertsonek parte hartuko dute ariguneetan. Euskararen ezagutza maila altua da Lortekeko langileen artean eta eguneroko ahozko erabileran ohitura aldaketa bat egiteko saiakera bat egin nahian Euskara Batzordearen 2022ko helburuetako bat, euskarak, barne erabileran duen presentzia aztertzea izaten ari da.

Euskaraldian zehar ariguneetan bizitakoa oso baliogarria izango da azterketa osatu eta hobekuntza alorrak identifikatu eta 2023rako erronkak definitzeko.