Ekoizpen-prozesuen barruan eragile digitalak sartzea aurreikusten zen fabrikazio aurreratuko prozesuek fabrikazio adimendunaren kontzeptu berri eta erradikal bati bide ematen diote. Kontzeptu horrek lotura askoz konplexuagoa eta elkarreragin sakonagoa ditu, halaber inplikazioak ere konplexuak dira eta enpresentzat maila askotako negozio-aukerak eskaintzen ditu. LORTEKen iritziz, fabrikazio adimenduna eragile digitalen uztarketan oinarritzen da, hala nola adimen artifiziala, IIoT, robotika kooperatiboa, kontrol moldagarria, ikusmen artifiziala, eta, oro har, fabrikazio gehigarriaren eta lotura teknologien data driven hurbilketa bat, materialen ezagutza sakona, ikerketan esperientzia zabala eta lotura eta fabrikazio gehigarrien prozesuetan ezagutza zehatza biltzen dituena; hau da, aplikatua eta kontrastatua izan den gaitasun digitalen portfolio bat garatzen lagunduko digun ‘adimenen‘ batura, sektore askotan arrakasta-kasuak izan dituena.