Fabrikazio gehigarria teknologia ugari barne hartzen dituen kontzeptua da eta eredu digital bat hiru dimentsioko objektu solido bihurtzean datza, funtsean.
Lotura teknologiak funtsezkoak dira hainbat osagai eta egitura fabrikatzeko, erantzukizun handiko piezetatik hasi eta produktu sinpleagoetara; izan ere, lotura teknologiek zuzenean eragiten diete piezen kalitateari, iraunkortasunari, itxurari eta fabrikazio kostuei.
Ikusmen artifiziala, Termografia aktiboa eta pasiboa, ultrasoinuak, monitoring, IIoT, robotika aurreratua eta Adimen artifiziala bezalako teknologiek aukera ematen digute sektore horietako produktuen %100 ikuskatzeko, haien osotasuna eta kalitatea bermatzeko, enpresen ekoizpen-prozesuetan integra daitezkeen irtenbide malguekin.