- Fe, Co nahiz Ni oinarria duten aleazio berriak tenperatura handietako aplikazioetan erabiliko direnak edota higadura eta neke mekanikoa jasango dutenak.
- Soldagarritasun zaila eta pitzadurarako sentiberatasun handia duten aleazio bidezko konponketa.
Birkargatzea eta konponketa helburu duen material eransketa, oinarrizko material edo substratu baten eremu edo azalera jakin baten gainean material galdatua gehitzean datzan prozedura da. Konponketa aplikazioetan, gehitzen den materiala oinarrizko materialaren antzekoa izan ohi da, baina birkargatze prozesuetan material ezberdina erabili ohi da substratuari higadurarekiko edota korrosioarekiko erresistentzia handiagoa emateko. Azken kasu honetan, ahalik eta diluzio txikiena bilatzen da erantsitako materialaren eta oinarrizkoaren artean, gehikuntzan konposizio kimiko diferentziatua lortzeko.
LORTEKen bi teknologia ditugu material erantsi bidezko birkargatze eta konponketarako, bata laser bidezko birkargatzea Laser Cladding (LC) deiturikoa da eta bestea arku elektriko bidezko birkargatzea. Lehen teknika metal jalkitze prozesu bat da, non laser iturri bar erabiltzen den materiala urtuko duen izpi kontzentratua sortzeko, material hori hautsezko elikatzaile batek dosifikatzen du iragazkirantz; bigarren kasuan kontrolaturiko arku elektriko batek sortzen du ekarpen haria galdatzeko beharrezkoa den energia. Bi kasuetan substratu lauaren nahiz 3D geometriadunaren gainean geruza batean edo gehiagotan teilakatutako kordoien bidez lortzen da material eransketa, jalkitze tasa handiarekin (2,5 kg/h Laser Cladding teknologiarako eta 4 Kg/h-rainokoa arku elektriko bidezkorako).
Teknologia horiek kalitate handiko material komertzialen aukera zabala erabiltzea ahalbidetzen dute, hauts nahiz hari forman, eta LORTEKekin aliantzak dituzten lehengai fabrikatzaileei esker, propietate mekaniko egokiak lor daitezke eta baita higadura edota nekearekiko joera hobetu ere, zerbitzuko tenperatura eta operazio baldintza konplexuko aukera zabaletan. Prozesu hauek material anitzak zein konposizio graduala duten osagaiak eskuratzea ere ahalbidetzen dute.
Laser Cladding teknologiak duen abantailetako bat gehitutako energiaren dentsitatea eta laser izpiaren diametroa kontrolatzeko gaitasuna da, horrela eremuko unitateari gehitutako beroa efikaziaz kontrolatu dateke eta akatsik gabeko ekarpenak lortzeko, diluzio baxukoak eta substratuari inpaktu termiko txikia eragingo diotenak.
Bestetik, arku elektriko bidezko birkargatze teknologia prozesu merkeagoa da eransten zaion materialaren eta ekipoen kostu txikiagoagatik eta jalkitze tasa handiagoagatik, nahiz eta distortsio eta hondar-tentsioaren gisako diluzio mailak Laser Cladding teknologiaren bidez lortzen direnak baino askoz handiagoak izan.
Materiala birkargatuta hainbat osagarriren erabilera-bizitza luza daiteke, trokelak, matrizeak eta bestelako tresnak esaterako, eta teknika hau erabil daiteke neurri edota balio handiko piezen eremu jakinetako konponketa partzialak egiteko ere, bai horien fabrikazioan eta baita mantenurako lanetan ere.
Azken aplikazioaren arabera, oinarrizko materialarekiko hobetuta dauden edota antzekoak diren propietate mekanikoak lor daitezke, hori guztia ekarpen materiala, prozesuaren parametroak eta fabrikazio bidea egoki hautatuz gero. Materialen, ezaugarri aurreratuetan eta prozesuetan duen ezagutzari esker, LORTEKek 360 graduko laguntza eskain dezake prozesu hauek industria mailan ezartzerakoan, eta horri LORTEKek garatutako ikuskaritza ez suntsitzaileko teknika aurreratuak gehituz gero, produktuaren eta erantsitako materialaren azken kalitatea bermatuta dago, horrela osagarriari funtzionaltasun hobetuak eskainiz.
Laser bidezko birkargatzerako, LORTEKek hiru laser iturri ditu egoera solidorako: 6kWeko disko bidezko laserra, 3KWeko Nd-YAG laserra eta 1kWeko zuntzezko laserra, eta erdieroale iturri bat: 3kWeko diodo laserra. Uhin luzeren eta potentzia ezberdinen aukera zabal honek hainbat material mota prozesatzea ahalbidetzen du eta baita aplikazio jakin bakoitzerako egokiena den laserra erabiltzea ere. Optika finkoa eta flotatzailea duten hainbat buru ere badauzka, eta horiei esker laser puntua edo helmuga alda daiteke prozesuan zehar, eta kamerarako portuak nahiz on-axis sentsoreak gehitzeko aukera ere eskaintzen dute, urtze-bainua monitorizatzeko zein tenperatura neurtzeko. Laser izpia diametro ezberdinetako zuntz optikoen bidez iristen da burura.
Hautsa gehitzeko bi toberako hauts elikatzaile berogarri daude, bi iragazki mota ezberdin dituztenak: ardazkideak, hauts estandarrarentzat eta karburo txertaketadun three-jet iragazkiak aplikazio ezberdinetarako eta eskaturiko irisgarritasun aplikazioetarako. Ibilbideak sortzeko CAM software anitzak daude jalkitze zuzeneko prozesuetarako espezializatuta daudenak, non birtualizazio zinematikoa, buru eta iragazkien birtualizazioa eta simulazioak egin daitezkeen, irisgarritasuna ebaluatzeko eta ibilbideak zein jalkitze denborak sortu eta optimizatzeko.
Arku elektriko bidezko birkargatze teknologiari dagokionez, LORTEKek honako ekipamendua dauka:
Hotzeko estanpazioko tresnen bizitza luzatzea.
Urradura bidezko higadura jasaten duten materialen laser bidezko plakatzea.
CIE Legazpi.
Forjaketa-matrizeen bizitza luzatzea.
Higadura eta neke mekanikoa tenperatura handietan jasaten duten materialen laser bidezko plakatzea.
Alcorta eta beste.
Urtuzko piezen konponketa-prozesuaren automatizazioa.
Arkuzko soldadura instalazioaren garapena, soldadura automatikorako irtenbideekin robotizatua.
AMPO S.COOP., SKM.
Urtuzko piezen pieza- konponketa, trenbideetan erabiltzeko.
Arku elektriko bidezko eranskinen prozesuen garapena.
CAF, ESTANDA.
Datozen urteetan aurre egin beharreko erronkak: