LORTEKen adierazpena- BRTAko kide

img

Ukrainako gerra dela eta, eta bertako biztanleriaren zati handi bat, gehienak emakume eta haurrak, erbesteratuta dagoenez, Lortekek bat egiten du Ukrainako herriarekiko elkartasunerako deiarekin.

Ildo horretan, elkartutako 17 zentroek laguntza-programa bat abian jartzea adostu dute, hainbat mailatan (teknikariak, doktoregaiak, ikertzaileak eta teknologoak). Programa horren bidez, laguntza eskaini ahal izango zaie I+G arloko langileei, bereziki emakumeei, gerraren ondorioz Ukrainatik alde egin behar izan dutenei, BRTAko zentroetako instalazioetan lanpostuak eskainiz.