Lorteken norbere garapen pertsonalari erronkak jartzen dizkioten pertsonen bila gabiltza, beren lanbidearekiko pasioa duten pertsonen bila, ikerketa aplikatua, hots, praktika gustatzen zaienen bila. 90 lagunetik gorako lan-taldea dugu, egunero gure industriari eta gizarteari balioa gehitzeko jarduten duten pertsonak. Elkarrekin hazteko aukera eskaintzen dizugu, etengabe gure bezeroen erronkei so eginez. Gure taldeko kide izan nahi baduzu, idatzi zalantzarik gabe, zure proposamena ezagutzeko gogotsu egongo gara.
ZERGATIK EGIN LAN LORTEKEN?
Ezagutu Eider Gorostegui, Oier Zubiri eta Ane Miren Mancisidorren ibilbidea. Hiru profesional hauek Lortekeko egunerokotasuna nolakoa den, beren helburuak zeintzuk diren eta etorkizuna nola eraldatzen duten azaltzen dute, beren bizipen pertsonalen bidez.
Material Zientzien Doktoretza egin nuen Nafarroako Unibertsitatean. Tesia egin nuenean, esperientzia zabala eskuratu nuen prozesu plubimetalurgikoetan. Lorteken jarduten dut 2014tik, fabrikazio gehigarriko taldeko ikertzaile senior gisa, ikerketan esperientzia luzea eskainiz. Europako nahiz nazio barruko proiektuetan parte hartu eta haiek koordinatzen ditut, enpresei eta gizarteari balio erantsia gehitu diezaieketen funtzionalitateak dituzten produktu berritzaileak garatzeko. Hainbat argitalpen zientifiko plazaratu ditut erreferentziazko aldizkarietan eta fabrikazio gehigarriarekin eta hautsen metalurgiarekin loturiko nazioarteko konferentzia eta mintegietan parte hartzen dut.
Duela ia 6 urte hasi nintzen Lorteken lanean, elementu finituen bidezko simulazioen alorrean. Oso gustura egon naiz hasieratik, eta babestuko nauen lantaldea izatearen etengabeko sentsazioa izan dut beti, oso garrantzitsua da hori. Hasi eta hiru urtera esparruz erabat aldatzeko aukera eskaini zidaten, eta horrek erronka pertsonal handia dakar. Entsegu ez suntsitzaileetan aplikaturiko termografiaren esparruan lanean hasi nintzen, zehazki. Laborategian hasi nuen proiektu hau eta pixkanaka teknologia garatu eta gure gaitasunak handitzen joan gara, eta horrek ikertzaile gisa haztea ahalbidetu dit.
Mondragon Unibertsitateko Masterra dut Material eta Prozesuetan Espezializatutako Ingeniaritza Industrialean. Gaur egun, eta 2015etik hona, ikertzaile dihardut LORTEKeko Loturen Prozesu Aurreratuen Alorrean. Esperientzia handia dut teknologia hauen garapenean, prozesuen parametroen garapenean, soldatutako lotura metaliko nahiz antzeko materialekin eginikoen propietateetan, metalurgian eta lotura prozesuen berezko datu ezberdinen monitorizazioan zentratuta. Era berean, materialen osotasun estrukturalaren alorrean nuen ezagutzan sakondu dut, bereziki horiek nekearekiko dituzten propietateak ikertuz eta entsegu esperimentaletan oinarritutako simulazio modeloak garatuz. Ezagutza horrek autonomia, nazio eta Europa mailako proiektuetan parte hartzea ahalbidetu dit.
Laneko esperientzia duen profesionala bazara, edota Master espezializatua nahiz Doktoretza bat baduzu eta gure proiektuarekin bat egiten baduzu, zure eskabidea jasotzeko zain egongo gara.
Lortekeko profesional aditu batek eta zure ezagutza arloan erreferente den Unibertsitate batek zuzenduriko Doktoretza Tesia egin nahi baduzu, gure laguntza izango duzu, gure enpresak finantzatu eta diruz lagunduko baitzaitu. Zu ezagutzeko eta gure doktoretza tesien eskaintza aurkezteko gogotsu egongo gara.
Aldi berean ikasi eta lan egitea aukera handia da zure ikasketarako. Forma zaitez profesional gisa benetako proiektuak garatuz, eta uztartu prestakuntza hori zure ikasketekin. Ikasturte akademikoan zehar Goi Mailako Graduko, Unibertsitateko nahiz Masterreko praktikak egin nahi badituzu, pozik hartuko zaitugu gurean.