PRENTSA- OHARRA

img

Jaione Ganzarainek, Jose Antonio Etxarri ordezkatuko du LORTEKeko zuzendari nagusi gisa

LORTEKeko Kontseilu Errektoreak Jaione Ganzarain izendatu du, LORTEKeko zuzendari nagusi gisa. 2010az geroztik, hazkunde iraunkorreko eta ikerkuntzan eta industriarako transferentzian erreferentziazko zentro teknologiko gisa sendotzeko etapa batean zuzendari izan den Jose Antonio Etxarri ordezkatuko du karguan. Aldaketa honen helburua, 109/2015 Dekretuak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea osatzen duten Teknologia Zentroen zuzendaritza nagusientzat ezarritako doktore-titulazioaren baldintza betetzea da.

Jaione Ganzarain ingeniari industriala (Nafarroako Unibertsitatea) eta ingenieritzan doktorea da (Mondragon Unibertsitatea). Project Management Institute erakundearen Proiektu Profesionalen Kudeaketarako (PMP) ziurtagiria du eta 1997az geroztik ibilbide luzea egin du MGEP-Mondragon Unibertsitatean Berrikuntza, Kudeaketa eta Antolaketa Ikerketa Taldeko irakasle-ikertzaile eta koordinatzaile gisa. Jarduera zientifiko eta enpresarial zabala garatu du artikulu zientifikoak argitaratuz eta enpresa nahiz eskualdeko transferentzi proiektuak burutuz.

LORTEKeko Kontseilu Errektoreak, etapa berri honetan, bere babesa eta konfiantza helarazi nahi dio Jaione Ganzaraini. Era berean, Jose Antonio Etxarriri, publikoki aitortu nahi dio, LORTEKen izan duen ibilbide profesionalean, bere lidergo eta konpromisoarekin, zentruaren ikerketa-bikaintasuna eta teknologia enpresetarako transferitzeko  garapen eta sendotze prozesuan egindako lana.