LORTEKen industriaren garapen teknologikoaren alde jarduten dugu
Teknologiaren laguntzaz, erronka praktiko eta errealetan aplikatzeko ezagutza eta gaitasunak lortu eta garatzen ditugu.
Horri esker, produktu, prozesu eta zerbitzu berriak garatzen ditugu. Ekoizpen lantegien eraginkortasuna hobetu eta teknologia berritzaileari bide egiten diogu. Gure jardunak negozio eredu berriak aztertzea eta zure merkatuko posizionamendua hobetzea du helburu.
Fabrikazioko eta bereziki, lotura prozesuetako erronka eta beharrei erantzuteko neurrira egindako irtenbideak ezartzera bideratutako transferentzia.
Ezagutu lehen eskutik gure zentroa, taldea, proiektua eta garatzen ari garen ikerketak.
Hitzordua eskatuFarmazian lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean, Entsegu Klinikoetan Masterra Bartzelonako Unibertsitatean eta Enpresen Zuzendaritzako Graduondokoa Bartzelonako Pompeu i Fabra Unibertsitatean. Industriako hainbat esparrutan garatu du bere ibilbide profesionala, batez ere sektore farmazeutikoan eta bioteknologikoan, maila nazionalean zein nazioartekoan. 12 urte baino gehiago daramatza negozioa garatzeko eta merkatua koordinatzeko arduradun lanpostuetan. Ibilbide luzea egin du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko teknologia zentroetan, eta Lortekeko Merkataritza eta Marketin arduraduna da 2020ko urtarriletik.