URTEKO TXOSTENA 2024

07 Ekitaldi Nabarmenak 2024an LORTEKek fabrikazio gehigarri, digitalizazio eta ikusmen artifizialeko bere soluzio aurreratuenak aurkeztu zituen. Garmo Instrumentsekin zuen lan- kidetza sendotzeko ere balio izan zuen azokak, in- dustria-ingurunean berrikuntzarekiko konpromiso bateratua berretsiz. LORTEKek ekitaldi estrategiko honetan parte hartzeak industriaren eraldaketa te- knologikoan funtsezko eragile gisa duen papera in- dartzen du. 1. Berrikuntzarekiko Konpromiso Berbera 2. Start-up Berriak 3. Aliantza Estrategikoak 4. Ikerketa Taldeak eta Lerroak 5. Adierazleak eta zifrak 6. I+G Proiektuak 8. Konpromiso Sozial eta Jasangarria 9. Doktorego Tesiak 10. Argitalpen Zientifikoak 11. Prestakuntza LORTEKek azokan erakutsi zituen berrikuntzen artean, CIRCLE nabarmentzen da, azpiegitura tek- nologiko berezi berri bat, enpresei tamaina handi- ko eta balio erantsi handiko pieza metalikoak fabri- katzera eta berreskuratzera bideratutako proiektuak garatzeko aukera ematen diena, arreta berezia ja- rriz sektore estrategikoetan, hala nola oil & gasean, aeroespazialean edo trenbide-garraioan. CIRCLE robot anitzeko zelula berritzaile bat da, tamaina handiko osagai metalikoak fabrikatzeko eta azkar konpontzeko, 3D eskaneatzea eta Energia Bidera- tua Uzteko Prozesu Hibridoak (DED) konbinatuz. FSAM, Friction Stir based Additive Manufacturing, da aurkeztu zen beste berrikuntzetako bat. Soli- do-egoerako teknologia berritzaile bat da, soldatze- ko zailak diren materialekin pieza konplexuak fabri- katzea ahalbidetzen duena, eta fabrikazio-enpresei zehaztasun handiagoa eta aukera berriak eskaintzen dizkie garraioan, energian edo metal mekaniko sek- toretan.

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5