Proiektu profesional eta pertsonal bat partekatzen dugun pertsona-talde bat gara.
Add your talent
Laura Arevalo
Digitalizazio teknologien taldeko ikertzailea
Laura Arevalo
Digitalizazio teknologien taldeko ikertzailea
Lortek-en egunero ikasten dut, nire ezagutza teknikoak areagotzen ditut eta proiektuen kudeaketan ditudan trebetasunak hobetzen ditut.
Asier Otegi
Digitalizazio teknologien taldeko ikertzailea
Asier Otegi
Digitalizazio teknologien taldeko ikertzailea
Talde gaztea gara, hainbat diziplinatatik gatoz, eta erronka teknologikoei irtenbideak emateko dihardugu elkarlanean.
Jon Aranzabe
Fabrikazio aditiboko teknologien taldeko ikertzailea
Jon Aranzabe
Fabrikazio aditiboko teknologien taldeko ikertzailea
Lorteken ikertzaile lana egitea etengabeko ikaskuntza-prozesu bat egitea da, garapen profesionalari mesede egiten diona.
Mari Carmen Taboada
Lotura-Teknologien Taldeko Ikertzailea.
Mari Carmen Taboada
Lotura-Teknologien Taldeko Ikertzailea.
Lortek-i buruz asko baloratzen dudana, daukagun lan-giroa da, egunero beste jakintza-arlo batzuetatik ikasteko aukera ematen dizuten diziplina anitzeko lan-taldeekin.
Juan Carlos Pereira
Fabrikazio Aditiboko Teknologien Taldeko Ikertzailea
Juan Carlos Pereira
Fabrikazio Aditiboko Teknologien Taldeko Ikertzailea
Lortekek aukera eman dit Europako, nazioko eta eskualdeko erronka-proiektuetan parte hartzeko. Proiektu horietan, lan-paketeak gidatu ahal izan ditut, bai eta proiektuak kudeatzeko lanak hartu ere.
Zer gara?
Fabrikazio-prozesuen digitalizazioan eta fabrikazio digital eta adimenduneko irtenbide berritzaileen garapenean espezialistak gara, trantsizio digitalarekin eta energetiko-klimatikoarekin lotutako erronka teknologikoei erantzuteko. Gure jarduera fabrikazio aurreratuaren eta adimendunaren baitan kokatzen da, eta ikerketa-taldeak ditugu loturarekin, fabrikazio aditibo metalikoarekin eta digitalizazioarekin lotutako teknologiak ikertzeko.
Izan zaitez talde gazte eta ilusionagarri baten parte
Izan zaitez protagonista maila profesionalean eta pertsonalean erronkak proposatuko dizkizun proiektu batean
Har ezazu parte maila teknologiko handiko proiektuetan, nazioartean adituak diren profesionalen taldeekin
Gozatu pertsonak kontuan hartzen dituen laneko giro batez: Malgutasuna, eta bizitza pertsonala eta profesionala uztartzea
Garatu zure ibilbide profesionala kooperatiba baten parte izanda eta erabaki zure etorkizunari buruz
Zer egiten dugu?
Fabrikazio aurreratuan, energian, garraioan eta metalaren industrian kokatzen diren industria-sektoreei aplikatutako teknologiak eta gaitasunak biltzen ditugu.
Goi teknologiako ingurunea eta azken belaunaldiko ekipamenduak
Digitalizazio-teknologiak gure muinaren parte gisa
Aitzindariak eta erreferenteak soldaduran eta fabrikazio metaliko aditiboan
Plantilla gaztea eta espezializazio maila handikoa
Plantillako ikertzaileen arteko parekotasun praktikoa
I+G+b arloko nazioarteko proiektu disruptiboak koordinatzen ditugu
Industriarekin elkarlan estua egiten dugu sektore estrategikoetan
BRTA (Basque Research & Technology Alliance) aliantzaren parte gara eta MONDRAGON Korporazioan txertatutako kooperatiba bat gara.
MONDRAGON Korporazioan txertatuta dagoen Goierriko kooperatiba bat gara
Espainiako enpresa-talde nagusietako bat. Euskal Autonomia Erkidegoko lehen enplegatzailea
80.000 pertsona baino gehiago 44 herrialdetan negozio-ideia berbera partekatzen
Hainbat sektoretako 100 kooperatiba baino gehiago: industria, finantzak, ezagutza, banaketa
Pertsonak ardatz dituen partaidetzazko kudeaketa-eredua
Zer profil bilatzen ditugu Lorteken?
Ikertzailea
Lan-esperientzia duen profesional bat bazara, edo master espezializatu bat baduzu, edo doktorego bat, eta gure proiektuarekin identifikatuta sentitzen bazara, zure eskaeraren zain gaude.
Doktoregaia
Gure enpresak finantzatutako eta beka duen doktorego tesi bat egin nahi baduzu, Lortek-eko profesional aditu baten eta zure jakintza-esparruan erreferente den unibertsitate baten artean zuzenduta, gurekin egin dezakezu. Zu ezagutzeko eta gure doktorego tesien eskaintza proposatzeko irrikan gaude.
TFM/TFG
Ikastea eta lan egitea aukera handia da zure ikaskuntzarako. Trebatu profesional gisa benetako proiektuetan eta uztartu zure ikasketekin. Ikasturtean zehar praktikak egin nahi badituzu, bai Goi Mailan, bai Unibertsitate edo Master mailan, atsegin handiz ezagutuko zaitugu.
Ezagutu gure lan eskaintza
Lotura Teknologietan Ikertzailea (Materialak-Hidrogenoa)
Soldaduraren munduan ibilbide profesionala garatu nahi baduzu, LORTEKen Lotura Teknologietan (Materialak-Hidrogenoa) ikertzaile baten bila gabiltza.