KUDEAKETA POLITIKA
LORTEK S. KOOP. irabazi asmorik gabeko zentro teknologiko pribatu bat da, eta ezagutza bikaina sortzen du fabrikazio-prozesuen digitalizazioan, hura industria-sarera eramateko eta, horrela, sare horren lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko.
ZTBESko agente bezala egiaztatu dute, BRTA (Basque Research & Technology Alliance) partzuergoko kide da, eta Mondragon Korporazioko kooperatiba bat da, berrikuntzaren, genero-berdintasunaren aldeko gizarte-konpromisoaren eta gardentasunaren kultura duena.
LORTEK S. KOOP.ek UNE 166002 eta UNE EN ISO/IEC 17025 erreferentzia-arauen betekizunetan oinarrituta dagoen Kudeaketa Sistema Integratua du, bere jardueraren lehiakortasuna handitzera bideratua, eta honako balio hauetan oinarritzen dena:
Konfiantza.
Parte-hartzea eta erantzukizuna.
Lankidetza eta interkooperazioa.
Lidergoa eta berrikuntza.
Printzipio etiko horietan oinarritzen da LORTEK S. KOOP.-en kultura eta balio horiek zentroko pertsona guztiok partekatzen ditugun portaera-jarraibideak eta “egiteko moduak” definitzen dituzte.
LORTEK S. KOOP.-ek honako Kudeaketa Politika hau ezarri du bere posizionamenduaren adierazpen goren gisa, eta bertan, jarraian zehazten diren helburu orokorrak definitu ditu:
Bezeroaren eta gainerako alderdi interesdunen gogobetetzea handitzea, Kudeaketa Sistema eraginkortasunez aplikatuz.
Ezagutza bikainaren sorkuntza etengabe mantentzeko, hobetzeko eta industria-sektorera arrakastaz transferitzeko beharrezkoak diren aktibo ukigarri eta ukiezinez hornitzea.
Kudeaketa eraginkorraren garrantziaz jabetzea eta hura sustatzea, talde-lanaren, lankidetzaren eta komunikazioaren bidez, langile guztiak erakundean parte hartzera motibatuz eta bultzatuz.
Berrikuntza- eta transferentzia-jarduerak sustatzen lagun diezaguketen alderdi interesdun esanguratsuekiko harremanak hobetuko dituen lankidetza-estrategia garatzea.
Gure bezeroei eskainitako edo proiektuen garapenaren zati gisa jasotako UNE EN ISO/IEC 17025 arauaren egiaztapen-irizpideen mende dagoen jarduerari aplikatutako inpartzialtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko mekanismo eraginkorrak ezartzea.
Gure compliance politikan jasotako helburu eta printzipioetan oinarrituta jardutea.
Helburu horiek aplikatzekoak diren gainerako baldintzak betetzeko konpromisoari gehitzen zaizkio, hala nola bezeroen, beste alderdi interesdun batzuen, araudien, legediaren eta araudiaren eskakizunei, eta bai eta erakundearen eraginkortasuna etengabe hobetzekoei ere, gure Kudeaketa Sisteman sistematikoki berrikusiz.
I+G+B POLITIKA
LORTEK S. KOOP. Ikerketa Zentroak ikerketa, garapena eta berrikuntza (I+G+b), aurrerapen zientifikorako eta teknologikorako funtsezko zutabe gisa sustatzeko konpromisoa hartzen du. Gure I+G+b politika printzipio hauetan oinarritzen da:
Bikaintasun zientifikoa: ikerketan bikaintasuna sustatzea, eragin handiko I+G+b proiektu berritzaileak garatuz.
Ezagutzaren transferentzia: ikerketaren emaitzak ekoizpen-sektorera eta, oro har, gizartera transferitzen laguntzea.
Diziplina anitzeko lankidetza: diziplina zientifiko desberdinen arteko lankidetza sustatzea, arazo konplexuei ikuspegi askotatik heltzeko.
Prestakuntza eta garapena: ikertzaileei eta teknikariei etengabeko prestakuntzako programak eskaintzea, gaitasun eta eguneratze maila altua mantentzeko.
Abangoardiako azpiegitura: azken belaunaldiko azpiegitura eta ekipamenduetan inbertitzea, kalitatezko ikerketan laguntzeko.
Jasangarritasuna: I+G+b jarduera guztietan praktika jasangarriak integratzea, ingurumen inpaktua minimizatuz.
Etika eta erantzukizuna: ikerketa jarduera guztiak estandar etiko eta erantzukizun sozial gorenarekin egiten direla ziurtatzea.
Politika hau berrikusi egiten da aldian-aldian, etengabe aldatzen ari den ingurune zientifiko batean duen garrantzia eta eraginkortasuna bermatzeko.
Kudeaketa eta I+G+b Politika igorriz eta onartuz, nire babes irmoa eta bertan jasotako printzipioekiko konpromisoa helarazten diet erakundeko kideei eta interesa duten gainerako alderdiei.