Soldadura-prozesua sektore ugaritan erabiltzen den prozesu berezi bat da, eta behar bezala gauzatzen ez bada, atzerapen eta gastu ekonomiko handiak eragin ditzake.
Kalitatezko fabrikazio soldatu bat lortzeko, beharrezkoa da diseinuaren hasierako fasetik definitzea zer baldintza bete behar diren, irizpide teknikoa baliatuta beti.
Gure laguntza eskaintzen dugu ekintza aurreratuek eta garaiz egindakoek denbora eta kostua aurreztea ekar dezaketen fase horietan, behar duzun kalitatea ziurtatuz. Emaitza ezin hobeak bermatzen laguntzen dizugu, prozesuaren aurretik, bitartean eta ondoren esku hartuz.
soldaduraren arloko kalitate-arauetan akreditazioak eta ziurtagiriak lortzeko.
saiakuntza ez-suntsitzaileak metodoetan, begi-ikuskapena, likido sarkorrak, partikula magnetikoak eta ultrasoinuak. Saiakuntza-laborategia.
soldadura-prozedurak, soldatzaileak eta langileak (UNE, ASME).
kalitate-sistemenak eta soldadura-prozesuenak.
soldadura koordinatzeko (ISO 14731).
ikuskapen prozedura.
soldadura-prozesuan.
LORTEKek materialen laborategi bat du, UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren arabera ziurtatua eta ENACek argitaratutako 452/LE1048 akreditazio-irismenarekin. Bertan kontsultatu daitezke akreditaziopean egindako saiakuntzen metodoak.
Portals gure soluzio digital integratua da, laborategiaren eta gure bezeroen arteko komunikazioa arintzeko eta hobetzeko. Plataforma honen bidez, azkar eta erraz eskuratu ahal izango duzu zure laginekin lotutako informazio guztia, saiakuntza-txostenak deskargatu ahal izango dituzu eta zure kontsultak kudeatu ahal izango dituzu ingurune seguru eta eraginkor batean.
Joan Portals-era