Industriaren jasangarritasuna sustatzen dugu, material metaliko aurreratu berriak ezagutuz eta berrituz, metalen fabrikazio aditiboko prozesuak (PBF-LB) diseinatuz eta digitalizatuz, eraginkortasun eta funtzionalitate handiagoko eta akatsik gabeko produktuak eta osagaiak lortzeko.
Soluzio teknologikoak proposatzen eta garatzen ditugu, material metalikoetan, DED prozesuetan, robotikan eta monitorizazio eta kontrolerako tresna digitaletan dugun ezagutza adituan oinarrituak, formatu handiko eta balio erantsi handiko fabrikazio aditiborako, bai eta fabrikazio aurreratura bideratutako konponketa-ibilbide eraginkorrak garatzeko ere.
Konponbide adimendunak eskaintzen ditugu arku, laserrean eta marruskaduran oinarritutako lotura-teknologia berritzaileetan, robotika, ezagutza aditua eta automatizazioa konbinatuz, sektore industrial estrategikoen erronkei erantzuteko, hala nola mugikortasun jasangarria eta energia-metaketa, merkatura begira, eta erantzun arin eta balio handiko bat eskaintzen dugu, lehiakortasuna eta eraginkortasun industriala bultzatzeko.
Ikusmen artifizialean oinarritutako ikuskapen-soluzio aurreratuak garatzen ditugu, gainazal-analisian eta akatsak detektatzeko termografia aktibo eta pasiboan oinarrituak.
Industria-prozesuen transformazio digitalerako soluzioak ikertzen eta transferitzen ditugu, datuen, ereduen eta sistema adimendunen integrazioan oinarrituta eta fabrikazio-prozesuen ezagutza sakonak lagunduta.
Industriaren garapen teknologikorako berrikuntza, ezagutza eta konpromisoa uztartuz.
Ezagutza eta gaitasunak lortzen eta garatzen ditugu, teknologiaren laguntzaz erronka praktiko eta errealetan aplikatzeko helburuarekin. Horri esker, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzen ditugu. Ekoizpen-planten eraginkortasuna hobetzen dugu eta teknologia disruptiborako sarbidea ematen dugu.
LORTEKen, lan-eremuan beren mugak zalantzan jarriz eta horiei aurre eginez atsegina hartzen duten profesionalen bila gabiltza, beren lanarekiko benetako pasioa sentitzen dutenen eta modu praktikoan aplikatutako ikerketaz gozatuko dutenen bila. 90 pertsona baino gehiagoko talde dinamikoa dugu, zeinak egunero lan nekaezina egiten baitu industriari eta, oro har, gizarteari balio esanguratsua emateko. Gurekin hazteko aukera eskaintzen dizugu, gure bezeroek planteatutako erronkei etengabe aurre eginez. Gure taldean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
16-07-2026
Enpresa XXI aldizkariak Lortek-en parte-hartzea nabarmendu du Circuit4EUn, bizitza baliagarriaren amaieran dauden ekipoetako osagai elektronikoak eta ...
12-06-2026
LORTEK Cervera QUIXOTE Bikaintasun Sareko kidea da. Ekimen horren helburua, segurtasunari eta sektore estrategikoei aplikatutako teknologia kuantikoak...
21-05-2026
LORTEKek 2025eko Batzar Nagusia egin zuen maiatzaren 14an, eta ekitaldiaren balantzearen eta zentroaren bilakaeraren berri eman zien bazkideei, finkat...
ACE / ADDIMAT / AEND / AFM / BAIC / CESOL / ENNE FUNDAZIOA / FOTONICA 21 / GOIERRI VALLEY / HEGAN / INNOBASQUE / M2F / MANU-KET / MATERPLAT / ROBOTEKIN / STECH
AM PLATFORM / ARTO / BDV DIG DATA ASSOCIATION / EERA / EFFRA / EMIRI / EUMAT / EU ROBOTICS / EWF / IIW / JOINING / MANUFACTURE-EU / NDTNET