Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa |
|
Erantzulea |
Lortek, S. Coop. (I.F.Z.: ES-F20759072) aurrerantzean “LORTEK” |
Helburuak |
Ikerketa eta garapenerako zentro teknologiko gisa zerbitzuak ematea; |
Legitimizazioa |
Zerbitzua emateko datu tratamenduaren beharra, legezko interesa eta baimen zehatza (legitimizazio oinarri nagusiak) |
Hartzaileak |
Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea, |
Eskubideak |
Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko LORTEKera jo |
I.F.Z.: ES-F20759072
Helbidea: Arranomendi kalea, 4A
Herria: 20240 Ordizia (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943882303
Helbide elektronikoa: lortek@lortek.es
LORTEKek egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu beharreko datu pertsonalen babesaren arloko oinarrizko araudia honako hau da:
LORTEKen webgune oficiala www.lortek.es da, eta sare sozialetan dituen kanal ofizial nagusiak honako hauek dira:
Pribatutasun Politika honen ondorioetarako, aurrerantzean LORTEKen webgune oficialari eta sare sozialetako kana ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.
Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie LORTEKek datu-tratamendurako sistemetan sartu ahal izango dituela bere webgunearen edo sare sozialetako kanal ofizialen bidez bildutako datu pertsonalak (posta elektronikoaren, formularioen, eta abarren bidez lortutakoak).
Honako hauek dira LORTEKen webgunearen bidez gauzatutako datu-tratamenduen helburuak:
LORTEKen eta interesdunen arteko harremanetarako, kontsultarako eta komunikazio tresna bat eskaintzea, baita eskaerei erantzutea ere (adibidez, kontakturako edo kurrikuluma bidaltzeko inprimakiak).
Oinarri legitimatzaile nagusia: interesdunaren baimena (RGPD, art. 6.1.a), datuak helburu horietarako ematen dituenean.
Ikerketa eta garapenerako zentro teknologiko gisa zerbitzua ematea; webgunearen kudeaketa eta erabilpenaren analisiak egitea; gure zerbitzuekin lotutako komunikazio informatiboak eta profesionalak bidaltzea; LORTEKek kudeatutako edo LORTEkek parte hartutako jarduerei buruzko informazioa eta zabalkuntza ematea.
Oinarri legitimatzaile nagusia: Tratamenduaren Erantzulearen interes legitimoa (RGPD, 6.1.f).
Datuak helburu jakin baterako biltzen dira; horregatik, helburu hori betetzeko behar den denboran gordeko dira, baita xede horren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak argitzeko ere, edo kasu bakoitzean aplikatzekoa den araudiak ezartzen duen aldian. Epe hori igarota, datu pertsonalak ezabatu egingo dira, eta konfidentzialtasuna bermatzeko behar diren segurtasun-neurriak hartuko dira.
LORTEKek erabiltzaileen datuak babesteko eta horien pribatutasuna mantentzeko konpromisoa dauka. Zure datu pertsonalak isilpean tratatuko ditu araudi honek ezarritakoa betez. LORTEKen lan egiten duten pertsonek datu pertsonalak babesteari buruzko prestakuntza jaso dute eta dagokion konfidentzialtasun-konpromisoa eta sekretu profesionalaren eginbeharra sinatu dute.
LORTEKek ez dio erabiltzaileari bere webgunean sartzeko datu pertsonalik eskatzen. Hala ere, zerbitzu batzuk erabiltzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea; adibidez, harremanetarako formularioak betetzeko (kontaktua, kurrikuluma bidaltzea, eta abar).
Erabiltzaileak era askean eta borondatez ematen ditu bere datu pertsonalak. LORTEKek eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Webgune honetan edozein eduki mota (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen duen erabiltzaileak adierazi eta bermatzen du hemen adierazitako baldintzen arabera eta indarreko legeria betez egiten duela. Hirugarrenen datu pertsonalak sartzen dituen erabiltzaileak adierazten du hirugarrenen berariazko baimena duela datu horiek erabiltzeko.
Erabiltzailea da emandako datuen egiazkotasuna, zuzentasuna eta bidezko tratamendua bermatzeko erantzule bakarra, eta LORTEKek ez du, beraz, alderdi horien gaineko erantzukizunik hartuko. Era berean, erabiltzaileek bermatu egiten dute emandako datu pertsonalen zehaztasuna, egunerokotasuna eta benetakotasuna eta datu horiek behar bezala eguneratuta edukiko dituztela hitzematen dute. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eramuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak erabiltzaileari ezin erantzutea ekar dezake.
LORTEKek modu egoki eta bidezkoan jasoko ditu datu pertsonalak, webguneko helburu, utilitate, zerbitzu eta/edo prestazioen arabera, modu zehatz, esplizitu eta legitimoan. Beraz, ez dira inoiz erabiliko iruzurrezko, bidegabeko edo legez kontrako baliabideak, ezta erabiltzaileen legezko eskubideak arriskuan jartzen dituztenak ere.
Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da pribatutasun-politika honetan eta webgunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea.
Enplegu-eskatzaileak LORTEKen
LORTEKen lan egiteko helburuz, webgunearen, formularioen, posta elektronikoaren edo antzeko beste mekanismo batzuen bidez curriculuma aurkezten duen erabiltzaile orok berariazko baimena ematen du bere datuak «Currículos y Selección de Personal» izeneko datu-tratamenduan sartzeko.
Zure datuak LORTEKeko langileak hautatzeko etorkizuneko prozesuetan parte hartzeko erabili ahal izango dira, eta, hala badagokio, helburu berarekin “BRTA” (“Basque Reseach and Technology Alliance”) osatzen duten beste teknologia eta ikerketa zentroei komunikatu ahal izango zaizkie.
Era berean, langileak hautatzeko LORTEKek kontratatzen dituen kanpo-enpresei komunikatu ahal izango zaizkie erabiltzaileen datuak.
Erregistroak eta harpidetzak
Informazio-buletinei edo horien antzeko zerbitzuei dagokienez, erabiltzaileak datu pertsonalak emanda harpidetzen badira, edozein unetan kendu ahal izango dute zerbitzu horiekiko harpidetza. Horretarako, idazki bat bidali beharko dute lortek@lortek.es helbide elektronikora, edo LORTEKek bajak kudeatzeko eskainitako beste edozein bitarteko erabili; hala nola: «Harpidetza kendu» edo «Unsubscribe» izeneko mekanismoa, informazio-buletinen azken zatian dagoena.
Adingabeen datuak
LORTEKen zerbitzuak ez daude, berariaz, adingabeei zuzenduta. Hala ere, adingabeei berariaz zuzendutako zerbitzuren bat eskaintzekotan, gurasoen edo tutoreen adostasuna eskatuko luke LORTEKek, adingabeen datu pertsonalak biltzeko edo, hala balegokio, haien datuak tratatzeko.
LORTEKek erabiltzaileei gomendatzen die kontrol-agintaritzek haurren eta gazteen datu pertsonalak babesteari buruz garatu dituzten materialak kontsultatzeko.
Informazio hori (gomendioak, teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, bideo hezigarriak, etab.) Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren webguneetan dago eskuragarri: http://www.avpd.euskadi.eus/s04-5249/es/contenidos/informacion/publicaciones_avpd/es_def/index.shtml#tab_item2063
Baita Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren webgunean ere: http://tudecideseninternet.es/aepd/
Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune, web-kanaletarako edo sare sozial deberdinetako estekak eskaini ditzake. LORTEKek ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan LORTEKekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza edo/eta araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez LORTEKen menpe.
LORTEKek Sare Sozial desberdinetan profilak ditu, enpresarekin edo haren jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.
Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin LORTEKen profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio enpresari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.
Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak LORTEKek erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, enpresarekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daiteke. Era berean, erabiltzaileak LORTEKi eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, LORTEKek sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.
Erabiltzaileei jakinarazten zaie LORTEKen sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.
Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta LORTEKek duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. LORTEKek ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. LORTEKek alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.
LORTEKek Twitter, YouTube eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.
LORTEKek beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. LORTEKek edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.
Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan "gustatzen zait" sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) LORTEKek zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) enpresak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.
LORTEKek bere datu-tratamendu sistemetan bildutako datu pertsonalak tratatzen dituenean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe tratatzea nahiz eskuratzea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu, kontuan hartuta teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak, bai gizakiaren ekintzak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, datu pertsonalen tratamenduen segurtasun-neurriei buruz aplikatzekoa den indarreko legeria aintzat hartuko da. Hala ere, erabiltzaileei jakinarazten zaie segurtasun informatikoko neurriak ez direla menderaezinak eta, hortaz, beti izango dela legez kontrako eta bidegabeko intromisioak izateko arriskua, baina horiek ez liratekeela LORTEKen erantzukizuna izango.
Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio LORTEKi bere sarbide-gakoei dagokienez atzemandako edozein gorabehera, segurtasun-eten, bidegabeko edo baimenik gabeko sarbide, edo informazioaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna zein webgunearen funtzionamendu egokia arriskuan jartzen duen beste edozein gertakari. Lehentasunezko abisu-mekanismoak 943882303 telefonoa eta lortek@lortek.es helbide elektronikoa dira.
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaria egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Arranomendi kalea, 4A, en 20240 Ordizia (Gipuzkoa), telefonoa: 943882303 edo, bestela, lortek@lortek.es helbide elektronikoaren bitartez.
Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).
LORTEKek beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. LORTEKek aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, LORTEKek gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.
LORTEK eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, LORTEK eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Tolosako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu LORTEKek Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.