Pertsonekiko eta ingurumenarekiko konpromisoa. Gure ingurunea, kultura eta nortasuna axola zaizkigu.






Berdintasunarekiko konpromisoa

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra lortzeko helburuarekin, LORTEKen konpromiso erreala eta esplizitua hartzen dugu. Urratsak egiten ditugu eta jarduketa-ildo egingarriak ezartzen ditugu helburu hori lortzeko

Corporate Compliance

Zentroaren kudeaketa arduratsu baterako gure kultura korporatiboaren esparruan, Compliance politika argitaratzen dugu, eta bertan jasotzen da Lortek S.Coop. osatzen dugun pertsona guztiok indarrean dagoen legediarekin dugun konpromisoa, bereziki aipatuz zigor arloko legeria.

First Lego League

LORTEKetik gure gazteak gure gizartean eragin positiboa izango duen etorkizun digitalerako prestatzen parte hartzen dugu. Horregatik, aktiboki babesten ditugu FIRST LEGO League Euskadi bezalako ekimenak, non 6 eta 16 urte bitarteko gazte parte-hartzaileek erronka zientifiko eta teknologikoak arakatzen dituzten, eta talde-lana, berrikuntza eta inklusioa garatzen dituzten.

Korrika

1980an Remigio Mendiburu eskultoreak diseinatutako lekukoa hartuz, Korrikarekin bat egin genuen euskararen irakaskuntza eta erabilera bultzatzeko. Elkarrekin, konpromiso kulturalerako eta parte-hartze kolektiborako bide bat partekatzen dugu, gure nortasuna indartzen duena eta hizkuntza-aniztasuna sustatzen duena.

Gipuzkoako odol emaileen elkartea

Gipuzkoan 20.000 emaile inguru daude, baina askoz gehiago izan nahi dugu. Odol-hornidura bermatzeak dakarren erronkaz ohartun, bizitza eta iraungitze oso laburrak dituen produktua baita, LORTEK Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearekin elkarlanean ari da, guztien parte-hartzea sustatzeko eta kontzientziatzeko, bizitzak salbatzeko helburu komunaren alde.

Katxalin

Katxalin Bularreko eta Ginekologiako Minbiziagatik eragindako Gipuzkoako Emakumeen Elkarteak zerbitzu integralak eskaintzen ditu, hala nola gizarte-laguntza, boluntarioen arreta, drainatze linfatikoan espezializatutako fisioterapia eta banakako eta taldeko arreta psikologikoa, gaixotasunera egokitzen laguntzeko. LORTEKetik, 700 emakume ausart baino gehiagoko talde horrek egindako gizarte-lan ordainezina azpimarratzen dugu.

Beasaingo Gurutze Gorria

Gurutze Gorriak funtsezko printzipio batzuekin duen konpromisoarekin bat egiten dugu, hala nola gizadiarekin, bizitza eta osasuna babestearekin edo aniztasuna errespetatzearekin.

Atzegi

Txalotu egiten dugu Atzegik desgaitasun intelektuala duten pertsonen alde egunero egiten du lana, kohesio soziala bultzatuz eta Gipuzkoako erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean egiten duena.

Gureak

Gureak-ek lan-aukera egonkorrak eta behar bezala egokituak sortzen eta kudeatzen ditu Gipuzkoan desgaitasuna duten pertsonentzat, batez ere desgaitasun intelektuala dutenentzat, produkzio-ehunean eta gizartean integra daitezen erraztuz.

Aspanogi

Aspanegik minbizia duten adingabeen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzeko Gipuzkoan egiten duen lana babesten dugu.

Gautena

Autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen senideen elkarteak laguntza eta aukerak ematen ditu gizarteratzea erraztuko duen gizarte batean bizitza osoa eta zoriontsu bat izateko.

Gipuzkoako Elikagaien Bankua

Gure aletxoa jartzen dugu, Gipuzkoako elikagaien bankutik, gizarte arrakalak murrizteko eta probintzian elikagaien xahuketaren aurka borrokatzen duten boluntarioen lanari ikusgaitasuna emateko.