15-05-2024

LORTEK-ek eta Hijos de Juan de Garay-k harremana sendotu dute, etorkizuneko lankidetza hitzarmena sinatuz

Akordio honetan bildu diren jarduera-ildoak honako hauek dira: ikerketa bateratua eta I+G proiektuak egitea lotura-teknologien eta digitalizazio-teknologien eremuan, eta prestakuntza eta gaikuntza Lorteken ezagutza-esparruetan.

Lankidetza

Garayren eta Lorteken arteko lankidetza hamar urte baino gehiagokoa da, lotura materialen eta teknologien arloan, baina 2022ra arte ez da lankidetza estrategikoa ezarri 4.0 Industriaren arloan eta erronketan.

Ibilbide horren ondoren, Garayk eta Lortekek epe luzera hedatutako enpresa-modalitateko lankidetza-esparru bat ezartzeko beharra ezarri dute, elkarrekin garatzen dituzten I+G+b-ko jarduera eta proiektu guztiak barne hartuko dituena. Horretarako, maiatzaren 14an, Pedro María Vega Pérez Garayko zuzendari nagusiak eta Jaione Ganzarain Epelde Lortek-eko zuzendari nagusiak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, bi aldeak pozik agertu ziren hitzarmenarekin.

+ info en TULankinde