16-09-2024
Gaur, irailak 16 astelehena, Jaione Ganzarainek Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuorde kargua hartuko du, horrela, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua den Mikel Jauregiren taldera sartuz.
Jaione Ganzarain ingeniari industriala (Nafarroako Unibertsitatea) eta ingeniaritzan doktorea (Mondragon Unibertsitatea) da, eta gaur egun arte LORTEKeko zuzendari nagusia izan da; LORTEK, Ordizian dago eta BRTA eta MONDRAGON Korporazioko kide den zentru teknologikoa da.
Izendapena hau, Jaionek berrikuntzaren kudeaketan arlo akademikoan egindako ibilbide bikainaren eta baita Euskal Autonomia Erkidegoko industria-sarea eraldatzeko ikerkuntza eta transferentzia teknologikoan duen ezagutza zabalaren aitorpen bat da.
Ganzarainen ekarpena funtsezkoa izan da LORTEK fabrikazio aurreratuaren sektorean ikerketa eta transferentzia teknologikoko erakunde gisa bultzatzeko, eraldatzeko eta hobetzeko. Azken urteetan zentro teknologikora ekarri dituen ikuspegi estrategikoa, lana eta konpromisoa nabarmenak dira.