08-11-2024

LORTEKek Pedro Álvarez Moro izendatu du Zuzendari Nagusi

Urriaren 31n, LORTEKeko Kontseilu Errektoreak Pedro Álvarez Moro izendatu zuen zentruko Zuzendari Nagusi.

Pedro Álvarez-ek zuzendari nagusi kargua hartu du, LORTEK teknologia transferitzeko zentru erreferente gisa sendotzeko eta LORTEKen eta bere pertsonen ikerketarako, berrikuntzarako eta enpresei balioa emateko duen gaitasunagatik aintzatespena bultzatzeko.

Pedro Álvarez 1978an jaio zen Beasainen, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Kimikan lizentziatua eta Nafarroako Unibertsitatean Zientzietan doktoratua da.

Pedro 2007an batu zen LORTEKera, eta 17 urte hauetan zehar hainbat lanpostu bete ditu hala nola, ikertzaile, prozesu arloko arduradun edota lotura teknologien ikerketa taldeko arduradun. 2022ko maiatzaz geroztik, ikerketa eta teknologi estrategiako zuzendari izan da.

Álvarez bere ibilbide bikainagatik nabarmentzen da, 2018an Eusko Jaurlaritzak aitortua, bere gaitasun tekniko, zientifiko eta zuzendari altuengatik, berrikuntzako ekosistema osoaren ezagutza zabalagatik, lanerako gaitasun handiagatik, profesionaltasunagatik eta industriarako bokazio argiagatik.

"Ilusio handiz beteta nago aro berri honi ekiteko eta erronka hau erantzukizun handiz hartzeko", adierazi du Álvarezek. "Nire esker ona adierazi nahiko dut nigan jarri duten konfiantzagatik, eta LORTEKen alde ahalik eta ahalegin handiena egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen dut".