26-05-2025

2024ko Urteko Memoria berria: berrikuntza, eragina eta etorkizuna

2024a trantsizio estrategikoko eta bultzadaz beteriko urtea izan da LORTEKentzat. Zuzendaritza Nagusian egindako erreleboarekin eta abian jarritako proiektu berriekin, transferentzia teknologikoaren, ikerketa aplikatuaren eta konpromiso sozialaren erreferente izaten jarraitu dugu.

Gure 2024ko Urteko Memoria, jada webgunean eskuragarri, ibilbide horren isla da eta gure lanaren eraginari buruzko ikuspegi argia eskaintzen du. Gonbidatzen zaitugu aztertzera eta ezagutzera nola ari garen etorkizun berritzaile, jasangarri eta konektatuago bat eraikitzen, enpresekin, erakundeekin eta gizartearekin batera.

Zer aurkituko duzu memorian?
-  LORTEKetik bultzatutako startup berriak, hala nola SIAPS eta SIAWELD, industria-prozesuen digitalizaziora bideratuak.
- ROBOTEKIN eta FEX sareekin egindako aliantza estrategikoak, sektore giltzarrietako lankidetza indartzeko.
- Elkargune teknologikoetan aurrerapenak: lotura-teknologiak, fabrikazio gehigarria eta digitalizazioa.
- Jarduera ekonomikoari, I+Gari eta taldeari buruzko datu nagusiak, hazkunde jasangarria islatzen dutenak.
- Industria 4.0, jasangarritasuna eta energia garbia bezalako arloetan proiektu europarrak eta estatukoak.
- Tesiak, zientzia-argitalpenak eta goi-mailako prestakuntza, gure bikaintasun ikertzailearekin bat etorriz.
-  Konpromiso soziala, inguruko kausak eta elkarteak babestuz, garapen inklusiboaren alde lan eginez.

Memoria hau ez da lorpenen bilduma soila, baizik eta gardentasun, konpromiso eta ikuspegi partekatuaren ariketa ere bada. Irakurtzera animatzen zaitugu, gertuagotik ezagut gaitzazun eta gurekin batera eraikitzen ari garen ekosistemaren parte izan zaitezen.