26-06-2025

LORTEK eta SAMYLABS elkarrekin lanean ALBA gamaren hobekuntzan, metalaren fabrikazio gehigarriaren arloan

ORTEKen fabrikazio gehigarriko teknologia aurreratuetan gure gaitasunak indartzen jarraitzen dugu. Oraingoan, NEWALBA proiektuan parte hartuz, SAMYLABS euskal enpresarekin elkarlanean. Proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren Industria Adimenduna 2023 programaren bidez finantzatzen da.

Proiektuaren helburu nagusia da ALBA 300 ekipamenduan funtzionalitate berriak garatzea. Sistema hau hauts-metalezko ohearen laser bidezko fusioan (PBF-LB) oinarritzen da eta dagoeneko LORTEKen gaitasun teknologikoen parte da.

ALBA 300 ekipamendua honakoengatik nabarmentzen da:
- Bere diseinu sendo eta trinkoa, kanpoko hozte-sistemarik behar gabe
- SAMYSTUDIO software propioaren integrazioa, prozesu osoaren kudeaketa integrala ahalbidetzen duena: geometrien prestaketa, euskarriak diseinatzea, ibilbideen plangintza eta denbora errealeko monitorizazioa

2023an LORTEKen integratu zenetik, sistema honek beste ekipamendu batzuekin osatzen du gure gaitasuna, hala nola Renishaw AM500Q eta SLM 280HL, material metaliko ugari lantzeko aukera emanez, besteak beste: Altzairu herdoilgaitzak, Nikel-aleazioak, Entropia handiko aleazioak.

NEWALBA proiektuaren barruan, LORTEK honako garapenetan ari da lanean:

- Fabrikazio bolumena handitzea

- Prozesuaren parametroak dinamikoak optimizatzea

- Euskarri-egiturak murriztea, bereziki geometria konplexu edo zintzilik dagoenetan

Ekimen honek LORTEKen konpromisoa sendotzen du teknologia-transferentziarekin, autonomia industrialaren indartzearekin, eta metalaren fabrikazio gehigarriko soluzio berritzaileen garapenarekin, industriaren gaur egungo erronkei aurre egiteko helburuarekin.

Albiste osoa