Digitalizazioa gaitzen duten teknologiak eta fabrikazio industrialeko prozesuetan izan dezaketen ezarpena ikertzen ditugu. Balio erantsi handiko irtenbide digitalak garatzen ditugu, zeinak kontrolean eta robotikan, ikusmen artifizialean, datuen analitikan, adimen artifizialean eta plataforma digitaletan oinarritzen baitira. Teknologia horien ezagutzaren abangoardian gaude. Industriaren arloko enpresekin elkarlanean dihardugu irtenbide aurreratu horiek integratzeko, gure bezeroei malgutasun eta produktibitate handiagoa, energia- eta baliabide-efizientzia eta lehiakortasun hobea ahalbidetzeko.




Proiektuak

Ezagutza eta gaitasunak lortzen eta garatzen ditugu, teknologiaren laguntzaz erronka praktiko eta errealetan aplikatzeko helburuarekin.

Ekipamendu aurreratua

Fabrikazio aurreratuko prozesuak bideratzaile digitalen uztarketan oinarritzen dira, hala nola datuen analitika eta adimen artifiziala, kontrola eta robotika, sentsorika, IoT eta automatizazio industriala, ikusmen artifizialeko teknologiak edo plataforma industrialak, HMI eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak uztartzean. Hori dela eta, LORTEKen hardware eta software aurreratua eta azpiegitura teknologikoak ditugu, I+G proiektuen garapena eta horien industriarako transferentzia sustatzeko.