Egungo lotura- eta konponketa-prozesuak hobetzeko teknologia aurreratuak eta garapen berriak txertatuz ikertzen dugu, eta etorkizuneko produktuak efizientziaz garatzen ditugu, industria-sektoreen (garraioa, energia, azpiegiturak, ekipamendu-ondasunak) eta gizartearen erronkei (arintzea, iraunkortasuna, akatsik ez izatea, digitalizazioa) erantzunez.

Laserra

Elkarlanean aritzen gara osagai berrien garapenean, bilakaeran eta fabrikazioan, materialen soldagarritasunean eta industrializaziorako oinarri teknologikoan.

Marruskadura

Aditu, azpiegitura eta partner teknologiko egokiak ditugu marruskadura-teknologia balioan jartzeko, bai Friction Stir Welding (FSW) bidezko, bai marruskadura birakari bidezko soldadura darabilten fabrikazio-prozesuetan.

Arkua

Arkuzko soldadura-loturei buruzko gure ezagutza eta eskarmentua eskaintzen ditugu, metalurgiari eta segurtasun-araudiei buruzko ezagutza aurreratuarekin.

Simulazioa

Fabrikazio-prozesuak eta produktuak diseinatu, hobetu eta optimizatzen ditugu, simulazio- eta kalkulu-metodo aurreratuak aplikatuz, eredu multifisikoak, biki digitalak eta datu hibridoak garatzeko.

Materialak

Materialen eta loturen portaeraren eta karakterizazioaren inguruan ikertzen dugu, fabrikazioan zehar, bai eta baldintza estandarretan eta muturrekoetan egindako zerbitzuan zehar.




Proiektuak eta arrakasta kasuak

Ezagutza eta gaitasunak lortzen eta garatzen ditugu, teknologiaren laguntzaz erronka praktiko eta errealetan aplikatzeko helburuarekin.

Ekipamendu aurreratua

Enpresen eskura jartzen dugu gure azpiegitura zientifiko-teknologikorik aurreratuena, ikerketa industrialeko eta lotura- eta ikuskapen-prozesu automatizatuen garapen esperimentaleko era guztietako proiektuak garatzeko, arreta berezia jarriz prozesu-datuak biltzeari eta balioztatzeari: