Nodoetan oinarritutako sistema ziberfisikoa

Sistema ziberfisikoak (CPS) elkarren artean konektatutako nodo-sareak dira, non nodo bakoitza edozein gailutan exekutatu daitekeen programa birtual bat den. Nodo bakoitzak zeregin jakin bat du, eta gainerakoekin komunika daiteke sare beraren barruan, gailu berean edo beste batean exekutatzen ari diren alde batera utzita.

Funtzioak askotarikoak izan daitezke: komunikazio-protokolo desberdinak dituzten datuak atzematea edo biltegiratzea, AA ereduetan eta algoritmoetan oinarritutako analisia eta, kasu jakin batzuetan, funtzio pertsonalizatuak kanpo-kodea exekutatuz.

Sistema horiek malgutasun handia eskaintzen dute, izan ere, nodo kopurua eta nodoen konfigurazioa doituz, sarea egokitu egin daiteke prozesu bateko edo besteko datuak biltzeko, datu horien sarearen baitako fluxua aldatzeko, bai eta datu horiek aztertzeko modua eta non biltegiratu aldatzeko ere. Gainera, interfaze baten bidez konfiguratu daitezkeen nodoak edukitzeak aldaketak askoz azkarrago eta errazago egiteko aukera ematen du, funtzionamendua aldatzen duten eremuak eta informazioa betez, programatuta dauden modua aldatzeko beharrik gabe. 

Helburua/Erronka

Ekoizpen-prozesuak gero eta konplexuagoak eta osoagoak dira, eta eragingailu ugari eta haien artean komunikatzeko hainbat modu dituzte. Sarritan, software arkitektura konplexuak behar izaten dituzte industria-ekoizpenaren kate osoari euskarria emateko.

Emaitza

CPSei esker, ez da beharrezkoa prozesu bakoitzerako pertsonalizatutako garapen bana egitea. Nodo bereiziak eta interkonektatuak izateak ematen duen malgutasunaren ondorioz, CPS batek edozein industria-prozesu motari eman diezaioke euskarria, erabilitako nodoen kopurua eta konfigurazioa aldatuz.

Sektoreak

Altzairutegiak eta galdategiak

Automatizazioa

Osagaiak eta ekipamendu-ondasunak

Energia berriztagarriak

Trenbideak