Shape from Shadow neurketa, monitorizazio eta kontrol sistema

Shape-from-shadow (SFS) metodo patentatua —EP4015987A1 patentea— 3D geometria neurtzeko triangulazio aktiboko teknika bat da eta darabilen laser triangulazio-printzipioa ez da metodo konbentzionaletan erabili ohi dena, itzal-patroi bat proiektatzen baita argiaren ordez. Patentea neurketa-sistema bati eta neurketa-prozedura bati buruzkoa da, zeinaren bidez aldi berean lortzen dira laser bidez metala jalkitzeak eratutako pista, kordoi edo estaldura baten altuerak eta ukipen-angeluak. Gainera, laser pultsatu bat erabiltzen da —kameraren esposizioarekin sinkronizatuz—, prozesutik eratorritako erradiazioaren eragina ezabatzen baitu. Gordailuen altuera neurtzeko, irudiak eskuratu eta PYTHONen garatutako algoritmo propio batekin prozesatu behar dira. Algoritmoaren bidez, pistan, kordoian edo estalduran distortsionatutako itzalaren lerroaren erpinaren eta itzalaren zati distortsionatu gabearen (erreferentzia-lerroa) artean pixeletan dagoen aldea kalkulatzen da. Gordailuen altuera neurtzeko, irudiak eskuratu eta PYTHONen garatutako algoritmo batekin prozesatu behar dira. Algoritmoa erabiliz, pistan edo energia zuzenean jalkitzeko prozesuen kordoietan (LMD edo WAAM) distortsionatutako itzalaren lerroaren erpinaren eta itzalaren zati distortsionatu gabearen (erreferentzia-lerroa) artean pixeletan dagoen aldea kalkulatzen da. Metodoa baliozkotu da eta argitalpen zientifiko arbitratu bat argitaratu du.

Helburua/Erronka

Sistemaren helburua da zuzeneko jalkitze prozesuen bidez (DED) fabrikatutako metalezko kordoien geometriaren eta bustitze-angeluaren neurketa eta monitorizazio jarraitua lortzea, laser edo arku bidez eta hautsez edo hariz fabrikatuta dauden kasuetan.

Emaitza

Shape-from-shadow metodo patentatuan oinarritutako sistema baliozkotu egin da soldadura-prozesuetan eta zuzeneko jalkitze prozesuetan (DED), eta alternatiba bideragarria da kordoien eta jalkitako materialaren etengabeko neurketarako eta monitorizazio geometrikorako.

Sektoreak

Aeronautiko-Aeroespaziala

Automobilgintza

Makina-erreminta

Oil&Gas

Osasuna