Aplikazioetarako parametroen liburutegia

Denborarekin, eta eskualde zein Estatu eta Europa mailako hainbat proiekturen esparruan, LORTEKek fabrikazio aditiboko teknologien bidez prozesatutako hainbat material metalikoen motaren prozesagarritasunari buruzko ezagutza sortu du. Gaur egun, besteak beste, aluminio-, titanio-, nikel- eta altzairu-aleazioekin (herdoilgaitzak, erreminta-aleazioak…) lan egiten da, baita prozesatzen zailak diren aleazioekin ere.

Ezagutza horren ondorioz, parametro-leihoak garatzen dira material horietako bakoitza prozesatzeko, material horrek akats-kopuru minimoa izatea lortuz (% 0,1etik beherakoa). Halaber, parametro-leihoak edo fabrikazio-estrategia zehatzak sortu dira pieza mota desberdinetarako, pieza masiboetarako eta dentsitate handikoetarako, pareta fineko geometrietarako, edo barretan eta gainazaletan oinarritutako lattice motako egituretarako (TPMS). Kasuistika horiek guztiek hainbat aplikaziotarako parametroen liburutegia osatzen dute.

Helburua/Erronka

Material bakoitzean eta geometria-mota desberdinetarako integritate on bat lortzeko (defektologia murriztuarekin eta lortu nahi den mikroegiturarekin), beharrezkoa da fabrikazio-estrategia bat eta aplikazio zehatz bakoitzerako parametro optimizatuak edukitzea.

Emaitza

Enpresen eskura jartzea material sorta zabal batekin piezen aniztasun eta tipologia zabal bat fabrikatzea ahalbidetuko duten ezagutza aditua eta gaitasuna, fabrikatutako piezak erabiliko den aplikaziorako behar den kalitatea duela ziurtatuz une oro.

Sektoreak

Aeronautiko-Aeroespaziala

Automobilgintza

Trenbideak

Makina-erreminta

Ontzigintza