Gantry Kuka Reis sistemaz osatutako laser zelula, 7 metroko luzera eta 4 metroko zabalera duen ibilbidearekin, SCANSONIC RLW-A eskaner buruarekin, junturaren jarraipenarekin eta bi laser mota erabiltzeko aukerarekin: 5 kW-ko TRUMPF disko-laserra eta COHERENT zuntz-laserra, 6 kW-ko ARM teknologiarekin.
Soldadura-abiadura handietan junturaren jarraipena egiteko aukera dago; izan ere, ibilbide-zuzenketa eskanerraren ispilu-sistemak egiten baitu, junturaren jarraipen sistema tradizionaletan egin ohi den bezala, sistema robotizatuaren mekanikarekin zuzendu beharrean. Horri esker, ibilbideak berehala zuzen daitezke, eta robotaren inertziekin lotutako arazoak saihesten dira.
Kalitatezko soldadura bat egitea, piezen prestaketan eskakizun txikiagoarekin: eskanerrean integratutako wobbling teknika erabiltzeak, junturaren jarraipenarekin batera, balizko gap-ak estaltzeko aukera ematen du (0,3 mm-raino, kasu batzuetan ekarpenik gabe), bai eta gainjarritako loturetan ekarpenik ez erabiltzekoa ere.
Produkzio-denborak hobetzea, aeronautikaren, trenbideen eta automobilgintzaren sektoreko tamaina handiko piezetan gainjarrita eta topeka egindako junturetan laser soldadura-prozesuaren abiadura handiagoa lortzen delako.