Berariazko induktoreak, termografia induktiboaren bidez edozein orientazioko akatsak detektatzeko

Termografia induktiboan oinarritutako ikuskapen-sistema bat ezartzerako orduan, oso garrantzitsua da dagozkion kamera eta sorgailua hautatzea, detektatu beharreko akatsen tamainaren irismena zehazten baitute.
Hala ere, hori ez da nahikoa osagai jakin batean ikuskapen automatizatu osoa ziurtatzeko. Industria-ingurune jakin batean termografia induktiboan oinarritutako sistema termografikoa ezartzeko aukera baldintzatzen duten elementu kritikoak honako hauek dira:

  • Automatismoa/Robotizazioa 
  • Induktorea

Automatizazioari dagokionez, garrantzitsua da osagaia eta fabrikazio-ingurunea bera kontuan hartzea. Aldi berean, dagokion osagaiarentzat optimizatutako induktore bat izateak kalitate hobeko ikuskapenak eta azalera handiagoko atzemateak ahalbidetuko ditu, ikuskapenaren guztizko denborak minimizatuz.
LORTEKek bi eremu horietan egiten du lan, zehazki, osagai jakin batzuetarako berariazko induktoreak diseinatuz. Emaitza gisa, azken urteotan egindako lanari esker, pitzadurak edozein norabidetan detektatzeko gai den induktore bat garatu du, eta hori funtsezkoa da atzemate kopurua eta, ondorioz, ikuskapenaren guztizko denbora minimizatzeko.

Helburua/Erronka

LORTEKek bezeroentzako berariazko induktoreen garapenean lan egiten du, helburu bikoitz batekin:

  • Ikuskapenaren neurriak hobetzea, ikuskatu daitekeen azaleraren % 100 ikuskatuko dela ziurtatuz. 
  • Ikuskapen-eremuak maximizatzea.

Kasuaren arabera, neurriak hobetzeak akatsak hobeto atzematea ekar dezake. Eremuak maximizatzeari dagokionez, zuzenean eragiten dio denborari: ikuskapenari guztira eskainitako denbora murrizten du.
Orain arte planteatutako induktore guztiak zurrunak izan dira, baina azken urtean LORTEK induktore malguak lantzen hasi da, kontuan hartutako osagaira hobeto egokitu daitezen.

Emaitza

Osagai bat ikuskatzeko berariaz diseinatu eta fabrikatutako induktoreak gehitzeak balio erantsi handia ematen dio bezeroari. Induktore estandar batekin, ez luke ziurtatuta izango ikuskapen osoa, ezta leiho-tamaina optimoa ere.
Elementu horrek, bezeroarentzat inplementatutako automatizazioarekin batera, sistema bakan bat ematen dio bezeroari, aintzat hartutako kasurako guztiz optimizatuta dagoena, beste lehiakide batzuen aurrean, elementu bereizle bat emanez.

Sektoreak

Aeronautiko-Aeroespaziala

Automobilgintza

Osagaiak eta ekipamendu-ondasunak

Energia berriztagarriak

Trenbideak