Soldadura- eta ikuskapen-parametroak denbora errealean atzemateko, erregistratzeko eta bistaratzeko sistema // Soldadura kontrolatzeko plataforma

Sistemak hainbat modulu independente ditu, zeinak elkarren arteko konektatzen baitira, soldadura-prozesuaren datuak atzemateko, erregistratzeko eta bistaratzeko irtenbide sendo bat eskainiz:

  • Datuak atzematea: soldadura-prozesuaren datu garrantzitsuenak hainbat soldadura-iturri eta/edo kanpo-sentsorerekin atzemandakoak dira, baita perfilometro bidez ikuskatutako soldaduretatik jasotakoak ere. Informazio hori guztia PLC batean zentralizatzen da, ondoren datu-basean gordetzeko.
  • Datuak erregistratzea: datu-bilketan jasotako datuak datu-base erlazionaleko sistema batean erregistratzen dira, erabiltzaile-interfazean bistaratu ahal izateko, fabrikazioaren trazabilitatea bermatuz.
  • Datuak bistaratzea: web aplikazio bat da, eta datuak biltzeko modulutik datozen denbora errealeko soldadura-parametroak bistaratzeko aukera ematen du. Aplikazio honen bidez, erabiltzaileak soldadura-prozesuaren parametro garrantzitsuenak bistara ditzake. Gainera, prozesuan zehar sor daitezkeen alarmak bistaratzeko aukera ematen du, neurriak hartu ahal izateko eta erabakiak hartzen laguntzeko. Azkenik, egindako fabrikazioen historia kontsulta daiteke.

AA aplikatzea: sistemak datu kopuru handiak sortzen ditu, eta beharrezkoa da horiei balioa ematea eta zentzua ateratzea. Horretarako, machine learning teknikak aplikatzen dira produktuaren kalitatea bermatzeko eta sortutako datuetan anomaliak detektatzeko; horren guztiaren helburua soldadura-prozesua kontrolatzea eta fabrikazioaren kalitatea hobetzea da.

Helburua/Erronka

Helburu nagusia soldadura-prozesu osoa digitalizatzea da. Prozesuaren datuak atzematetik hasi eta datu horiek gorde eta bistaratzeraino. Horrek prozesua hobeto ulertzen eta hobetzen laguntzen du, adimen artifizialeko teknikak aplikatuz.

Emaitza

Aktibo hori soldadura-prozesuetan aplikatzearen emaitza nagusi gisa, azpimarratzekoa da, prozesuari buruz erregistratutako datuei esker, soldaduraren kalitatea hobetzen dela eta fabrikazio-denborak murrizten direla.

Sektoreak

Energia biltegiraketa

Automobilgintza

Galdaragintza eta eraldatu metalikoak

Digitalizazioa

Oil&Gas