LORTEKek barne-prozedura bat garatu du jasotzen diren eta teknologia aditiboekin prozesatzen diren laginen kalitatean eragin esanguratsua izan dezaketen hautsen ezaugarriak zehazteko. Garatutako metodologiaren baitan, partikularen tamainaren banaketaren (PSD) analisia eta SEMean lortutako irudien analisien bidezko hautsen morfologiaren kuantifikazioa sartzen dira. Halaber, barne-estandarrak hautsaren atomizazio-prozesuetatik datozen partikulen barne-porositatearen edukia kuantitatiboki neurtzeko prozesua jasotzen du; hau ere irudiaren analisian oinarritzen da. Jariakortasuna kritikoa denez, Lortekek estandarrak erabiltzen ditu propietate hori Hall-en fluxometroarekin neurtzeko, bai eta berariazko ekipamendua ere kohesibitate-indizea ezagutzeko, zeina hautsak barreiatzeko eta geruzak eratzeko duen gaitasunaren adierazgarri baita. Horrez gain, itxurazko dentsitatearen bidez eratutako hauts-geruzen homogeneotasuna ere definitzen da. Analisi hori guztia hauts lehorrarekin egiten da. Lortekek jasotako edo biltegiratutako hautsen hezetasuna kentzeko prozedura aplikatzen du, funtsezkoa baita fabrikazio-prozesuak ondo funtziona dezan.
Garatutako estandarrei esker, Lortekek hautsen kalitatea zehaztu dezake, eta erabaki ahal izango du PBF-LB bezalako laserretan oinarritutako teknologia aditibo metalikoen bidez prozesatzeko egokiak diren ala ez; horrez gain, aleazio edo hauts-sorta desberdinen arteko konparazioak egin ahal izango ditu.
Hauts metalikoen ezaugarri kritikoak zehaztea, jasotako hautsak PBF-LB bidez prozesatzeko aproposak ote diren jakiteko eta teknologia horrekin fabrikatutako piezen kalitatea ziurtatzeko.
Jasotzen diren hautsak osorik karakterizatzen dira, ezarritako prozedura bati jarraituz eta hauts-partikulen propietate garrantzitsuenak erregistratuz.