Material berrietarako parametroak definitzeko metodologia

LORTEKen modu aktiboan bilatzen dugu baliabideen kontsumoa murriztea, dela denborari, dela suntsikorrei, dela fabrikazioko materialei dagokienez. Azken horien barruan, material berriek dedikazio handia eskatzen dute gure teknologia aditiboekin arrakastaz fabrikatzeko, gure prozesuetan parametro pertsonalizagarri asko daudelako. Horregatik, barne metodologia bat jarraitzen dugu, zeinak honako oinarri hauek baititu: batetik, fabrikazio aditiboko teknologien taldearen aurretiko esperientzia eta, bestetik, beste ikertzaile batzuek azterketa-kasu zehatz bakoitzerako aurkitutako parametro garrantzitsuenen identifikazioaren arloan garatutako inpaktu handiko azterlanak.

Nahi den funtzionalitaterako parametro garrantzitsuenak identifikatu ondoren, zenbait fabrikazio planteatu eta egikaritzen dira esperimentuak diseinatzeko metodologiei jarraituz, haien emaitzak aztertuz eta materialaren fabrikagarritasunari buruzko informazio interesgarri ugari sortuz, etorkizuneko aldaketak aurreikusi ahal izateko eta materialaren eskakizunetarako lan-leiho optimizatu bat lortzeko. Leiho optimizatu hori ondorengo fabrikazio batzuen bidez egiaztatzen da, identifikatutako parametroen tarteak berretsiz.

Helburua/Erronka

Egindako fabrikazioetan —erabilitako denborari, energiari eta materialari dagokienez jasangarriak izanda— espero den kalitatea bermatuko duen lan-leiho bat lortzea.

Emaitza

Makinaren lan-denborak nabarmen murriztea fabrikazio aditibo metalikoko prozesuetan, bai eta horiek prestatzeko eta optimizatzeko jardueretan erabilitako materialen kontsumoan ere, prozesu egonkorrak eta kalitate goreneko aplikazioak ziurtatuz.

Sektoreak

Aeronautiko-Aeroespaziala

Automobilgintza

Osagaiak eta ekipamendu-ondasunak

Moldeak eta matrizeak