LORTEK S. KOOP. zentro teknologiko pribatu bat da, eta ezagutza bikaina sortzen du fabrikazio-prozesuen digitalizazioan, hura industria-sarera eramateko eta, horrela, sare horren lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko.

ZTBESko agente bezala egiaztatu dute, BRTA (Basque Research & Technology Alliance) partzuergoko kide da, eta Mondragon Korporazioko kooperatiba bat da, berrikuntzaren, genero-berdintasunaren aldeko gizarte-konpromisoaren eta gardentasunaren kultura duena.

LORTEK S. KOOP.ek UNE 166002 eta UNE EN ISO/IEC 17025 erreferentzia-arauen betekizunetan oinarrituta dagoen Kudeaketa Sistema Integratua du, bere jardueraren lehiakortasuna handitzera bideratua, eta honako balio hauetan oinarritzen dena:

  • Konfiantza.

  • Parte-hartzea eta erantzukizuna.

  • Lankidetza eta interkooperazioa.

  • Lidergoa eta berrikuntza.

Pertsonen portaeran islatzen eta garatzen diren gaitasunak dira, eta LORTEK S. KOOP.en kulturaren funtsezko oinarria dira.

LORTEK S. KOOP.ek Kudeaketa-politika hau bere jarreraren adierazpen maximo gisa ezartzen du, eta honako helburu orokor hauen bidez adierazten da:

  • Kudeaketa Sistema eraginkortasunez aplikatuz, bezeroaren eta gainerako alderdi interesdunen gogobetetasuna handitzea.

  • Ezagutza bikaina etengabe sortzeko eta hura industria-sektorera ondo eramateko behar diren aktibo ukigarri eta ukiezinak izatea.

  • Kudeaketa eraginkorraren garrantzia sustatzea, talde-lanaren, lankidetzaren eta komunikazioaren bitartez langile guztiak antolakuntzan parte hartzera motibatuz eta bultzatuz.

  • Berrikuntza- eta transferentzia-jarduerak bultzatzen lagun diezaguketen alderdi interesdunekiko harremanak hobetuko dituen lankidetza-estrategia garatzea.

  • UNE EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztapen-irizpideen mende gure bezeroei eskaintzen diegun jardueran eta baita proiektuen garapenaren zati gisa egindako jardueran, inpartzialtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko mekanismo eraginkorrak ezartzea.

Helburu horiek betetzeko konpromisoa hartzen da, beste betekizunak betetzeko konpromisoa hartzen den bezala, hala nola bezeroen, beste alderdi interesdunen, araudien, legeriaren, arauen eta abarren betekizunak, bai eta antolakuntzaren eraginkortasuna etengabe hobetzeko konpromisoa ere, gure Kudeaketa-sisteman berrikuspen sistematikoa eginez.

Kudeaketa-politika hau bidali eta onetsiz, bertan jasotako printzipioekiko nire babes irmoa eta konpromisoa jakinarazten diet erakundeko kideei eta gainerako alderdi interesdunei.