AZTERLAN
CEIT
CIDETEC
CTA
GAIKER
LORTEK
TEKNIKER
UPV/EHU-Departamento de Física Aplicada
"Teknologia espazial berrietarako eta etorkizuneko misio planetarioetarako ezagutza eta gaitasunak sortzea, HIPERION" proiektua teknologia eta zientzia espazialaren arloko ikerketa sustatzeko eta bultzatzeko, eta EAEko egungo masa sektorialari laguntzeko tresna gisa planteatzen da. Teknologiak eta zientzia espazialak fidagarritasun-betekizun handiak eta muturreko inguruneetan pisu txikia izatea dituzte ezaugarri nagusi, eta ikerketa zientifikoaren aurrendaria da, gerora hainbat arlotan aplikatzen baita, hala nola industrian, energian, osasunean eta klima-aldaketan. Ezagutzaren gizartea asmakuntza-prozesuan oinarritzen da, eta teknologia espazialaren garapenak benetako ingeniaritza-erronkak planteatzen ditu. Erronka horientzat irtenbide bat aurkituz gero, irtenbide teknologiko horiek eguneroko aplikazio berrietan eta merkatu zabaletan ezar daitezke, Europaren lehiakortasun teknologikoa indartuz.
Proiektuak partzuergoak honako ezagutza-eremu eta ikerketa-ildo hauetan identifikatutako erronkak eta beharrak ditu ardatz:
Ibilbide optikoko teknologiak
Lortekek HIPERION proiektuaren barruan egiten duen jarduerak bi ildo ditu ardatz. Batetik, kontrako inguruneetarako erresistentzia handiko aluminio-aleazioak (HSAA) aztertzen dira, PBF-LB teknologiaren bidez prozesa daitezkeenak. Bestetik, egitura konplexu arinetan oinarritutako mekanismo espazialen kontzeptu berrien fabrikazioa eta karakterizazioa diseinatzen dira.
Erresistentzia handiko aluminio-aleazioak: Erresistentzia handiko aluminio-aleazioak aztertu dira, zeinak egokiak izan baitaitezke aurkako inguruneetan aplikatzeko, hala nola espazioan. Zehazki, Scalmalloy aleazioa eta, PBF-LB bidez prozesatu ahal izateko, konposizio eraldatua duen 7075 aluminio bat aztertu dira. Bi material horietarako, fabrikazio-prozesua optimizatu da, eta mikroegitura, gogortasunak eta propietate mekanikoak aztertu dira.
Mekanismo espazialen diseinuaren kontzeptu berriak: Compliant motako mekanismoak diseinatu dira, lattice-sareta motako egituretan oinarritutako elementu malguak integratuz, mota horretako egituretarako fabrikazio-prozesua garatu eta optimizatu da, eta saiakuntza mekaniko aurreratuen bidez karakterizatu dira, DIC sistemak erabiliz.