GARAY
Proiektuaren helburua da hodiak fabrikatzeko lerro bat digitalizatzea, azken produktuaren kalitatea monitorizatu eta hobetu ahal izateko. Horretarako, prozesuaren aldagai garrantzitsuenak atzemango dira, hala nola soldadura-tenperatura eta konformazio-arrabolen presioa, besteak beste.
Garrantzitsua da dagoen sentsorizazioaren diagnostikoa egitea eta atzemandako datuen kalitatea ezagutzea. Ildo horretan, proiektuak kontuan hartuko du sentsorizazio gehigarriaren erabilera, prozesua hobeto ulertzeko.
Datu guztiak plataforma digital batean integratuko dira, denbora errealean monitorizatzeko eta sarbide historikoa ahalbidetzeko.
Proiektuak fabrikazio-patroi interesgarriak identifikatzeko, hobekuntza posibleak detektatzeko eta prozesua zehatzago eta modu xehatuagoan optimizatzeko bide emango du.
LORTEKek algoritmia propioa garatu du prozesuaren aldagaiak bistaratzeko eta amaierako produktuaren kalitatearekin lotutako gertaerak identifikatzeko.
Dagoen sentsorizazioaren diagnostikoa eman du, sentsorizazio gehigarria instalatzeaz eta proposatzeaz gain, betiere bezeroaren behar eta ikuspegiarekin bate etorriz.
Loturen saila ezagutzeak indukzio bidezko soldadura-prozesuen bidezko fabrikazioa sakonago ulertzea ekarri du, baita haren ezarpenerako hobekuntzak eta ideiak proposatzea ere.
Halaber, LORTEKek plataforma digital bat eskaini du produkzio-prozesu osoa zentralizatzeko eta bistaratzeko.