Balio erantsi handiko piezen konponketa automatizaturako estrategia berria

Parte hartzaileak:

Bezero industriala

Programa:

Finantzaketa propioa

Sektoreak:

Altzairutegiak eta galdategiak

Automatizazioa

Galdaragintza eta eraldatu metalikoak

Defentsa

Energia berriztagarriak

Moldeak eta matrizeak

Ontzigintza

Oil&Gas

Teknologiak:

Datuen analisia

Kontrola eta robotika

DED-Arc

Arkua

Ikusmen artifiziala

Helburua

Balio erantsi handiko produktuen edo piezen bizi-zikloaren baitan, haien ekoizpen-prozesuak edo erabilera-bizitzak akatsak sortzen eta azaleratzen ditu —pitzadurak, hutsuneak, higadurak, inperfekzioak—, eta horiek konpontzeko eta/edo saneatzeko zenbait eragiketa egin behar dira materiala ekarriz. Pieza horien geometria konplexuaren ondorioz, orain arte, langile espezializatuek eskuz egin izan dituzte berrosatze-eragiketa horiek, eta horrek prozesu-kostu handiak eta entrega-epe luzeagoak dakartza.

Bezeroak automatizazioa, optimizazioa eta materialaren ekarpen-eragiketa horien hobekuntza behar ditu.

Irtenbidea

LORTEKek lan-estrategia bat garatu du, honako hauetan oinarritua: (1) bete beharreko eremuen 3D eskaneatze automatikoa, eta (2) materialaren ekarpen optimoaren eta automatikoaren ibilbideen kalkulua.

Eskaneatzeko teknologia modernoen bidez —azkarrak eta automatizagarriak— dagokion piezaren "mapa digital" bat (CAD) lortzen da, eta irudi ideal batekin alderatzen da, bete beharreko eremuak lortuz. Xede diren eremu horiek ekarpen-ibilbide optimoetara (CAM) ekartzen dira, eta, ondoren, zelula robotizatu batek egikaritzen du ibilbide hori.

Automatizazio-estrategia horri esker, produktibitatea, trazabilitatea eta errepikagarritasuna edo prozesuaren estandarizazioa handitzen dira. Horrez gain, denborak eta erabilitako material-kopurua murrizten direnez, ekoizpen-kostuak ahalik eta gehien doitzen dira. Azkenik, moldagarritasuna ematen dio prozesuari, defektologia eta kasuistika askoren aurrean.